Itzuli orri osora

Bengoetxe

FITXA

Izena: Bengoetxe

Herria: Loiu

Auzotegi: Zabaloetxe

Eskualde: Txorierri

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Eraikintza Data: 1525, 1550

Loiuko udalerriko Zabaloetxe auzoan dago baserri hau. Oinplano angeluzuzena du, eta isuri biko estalkia, alde nagusiari buruz perpendikularra. Beheko solairua, lehenengo solairua eta ganbara txiki bat ditu eraikinaren gorputz nagusian. Hormak manposteriaz eginak daude alde nagusiko beheko solairuan eta eskuin alboko fatxadan; eraikinaren gainerako zatietan estalkiraino iristen da manposteriazko egitura. Alde nagusiko goiko solairua zurezko bilbe batek estaltzen du, eta eskuin alboko fatxadaren zati handiena ere bai.

Alde nagusiak ekialdera ematen du, eta hiru zati ditu: gorputz nagusia zutoinen artean dago, eta zutoin horiek oinetatik estalkiraino luzatzen dira. Gorputz nagusi horrek osatzen du baserriaren ataripea, eta gaur egun erdi itxita dago.

Lehenengo solairuan, itxitura haritz oholen bitartez egina da; bertan sei hutsarteko multzo bat ikus daiteke, etazirkuluerdiko arkua dute, galeria eta habe horizontalen antzera, apaindura geometrikoekin. Horren gainean ganbara dago, hiru besok eutsia; erlaitzetan apaindurak daude.

Bengoetxe baserriak 1525eko eta 1550eko datak ditu, eta XVI. mendeko euskal baserrien tipologiaren arabera eraikia dago; oso baserri gutxik iraun dute Bengoetxek bezain ongi, eta baserri gutxitan ageri dira Bengoetxen adina jatorrizko elementu.

XVI. mendeko baserrietan ohikoa den bezala, Bengoetxek atal bakarreko zutoinez osatutako egitura du; haritzezkoak dira zutoinak, eta lurretik estalkira luzatzen dira. Zutoin egitura hori ez dago manposteriazko itxiturei atxikita, modu independentean jarrita baizik; horrez gain, zureria bikaina ere azpimarratzeko modukoa da, garai hartako baserrien zureria gainditzen baitu.

Antzinatasuna, tipologia eta egungo egoera kontuan hartuta, Bengoetxe Euskal Herriko herri arkitekturaren adibide bikaina dela esan daiteke, eta oso interesgarria da ikuspegi historikotik eta etnografikotik. Garai hartako eraikuntza teknikei eta zura lantzeko teknikei buruzko informazio paregabea ematen digu.

Bengoetxe