Itzuli orri osora

Altzola Dorrea

FITXA

Izena: Altzola Dorrea

Herria: Ezkio-Itsaso

Auzotegi: Ezkio

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVI, XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Izenak: Olaso Dorrea

Anduagako Santa Lutzia auzoko gunetik iparraldera dago, mendi bizkar batean, Ezkio-Itsasoko lurretan. Mendiguren familiarena zen, eta familia horretako belaunaldi asko bizi izan ziren bertan. Igartubeiti baserria Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 90eko urte hasieran. Eraikuntzaren ezaugarriengatik eta gorde dituen egiturengatik, Gipuzkoako eraikinik interesgarrienetakoa da. Zaharberritze lanak egin berri dizkiote, eta baserriari 1630. urtean egin zituzten handitze lanek eman zioten egitura huraxe bera errespetatu nahi izan dute, gaur arte baserriari egindako aldaketa garrantzitsuena izan baitzen urte hartakoa. 1630. urteko lan haiek erabateko aldaketa ekarri zuten bizitokian -nabarmen handitu zuten-, baina ia ukitu ere ez zuten egin XVI. mendeko jatorrizko egitura. Gaur egun museo bihurtu dute.

Igartubeiti baserria, esan bezala, XVI. mendekoa da jatorriz. Mende hartakoak dira barruko zurezko egituraren zatirik handiena (pilareak eta barruko fatxada) eta zurezko dolarea. Aurreneko eraikin hura osorik zurezkoa zen, eta egungoa baino txikiagoa.

Beheko solairuan sukaldea, upategi batez hornituriko ukuilua eta gelak daude. Sukaldeak XVI. mendean hartzen zuen leku bera hartzen du egun ere. Sukaldeko atearen ondoan dolareari kontrapisua egiten dion harria eta ganbararaino iristen den ardatzaren abiagunea daude. Harriaren aurrean, ganbarara ematen duen eskailera dago.

Ukuilua bitan banatzen da, batetik aziendarako aldea dago eta bestetik biltegia. Ukuiluaren gainerako aldeak sagardo upelak eta laborantza tresna handienak gordetzeko erabiltzen ziren (gurdia, goldea...).

XVI. mendeko baserri hark logela bakarra zuen, eta sukaldetik sartzen zen hara.

Ganbararen erdian baserriko elementurik garrantzitsuena dago, dolarea. Pats-aska batez osatuta dago, eta bertan ipintzen da zanpatutako sagarra. Gainean 10 m luze den habea du, eta habearen muturretako batean ardatza ikusten dugu, zorua alderik alde igaro eta sukaldeko harriraino iristen dena, hain zuzen. Dolarea urtean behin baizik erabiltzen ez bazen ere, berak baldintzatzen ditu nagusiki baserriaren ezaugarriak: dolarearen neurriek zehazten dute eraikinaren luzera eta, bolumen handia duenez, pisuari eusteko, zurezko pieza handiak eskatzen ditu (paldo osoak, sendotasun handiko piezak...).

Pats-askaren inguruan geratzen den lekua elikagaiak pilatzeko, aziendarentzat belarrak ihartzeko, babak gordetzeko, txerria hil ondoko puskak ontzeko eta lanabes txiki eta handi samarrak gordetzeko erabiltzen zen.

Altzola Dorrea