Hurtado De Mendoza Dorrea
FITXA
Izena: Hurtado De Mendoza Dorrea
Herria: Armiñon
Helbidea: Lacorzana,z/g
Auzotegi: Lacorzana
Eskualde: Añana
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVI, XX
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa
Dorre hau jauregi gotortuen sailean sar daiteke, eta Araban daudenetatik, Hurtado de Mendozakoak iraun du ongien. Hurtado Diaz de Mendozak eraiki zuen, Lacorzanako jaunak, XVI. mendearen hasieran. Jauregi bati erantsita dago dorre hau, eta harresi almenadun batek inguratzen du multzoa; jauregiak ez du zerikusirik hasieran izan zenarekin, oso aldatuta baitago gaur egun.
Hormak harlanduzkoak ditu, eta arku zorrotzeko sarbidea. Baditu beste bao batzuk ere, bai zirkuluerdikoak, bai dinteldunak, eta zenbait saietera ere bai. Goiko aldean, almenak ditu, XX. mendean eraikiak.
Jauregiaren beheko zatia ere harlanduz egina dago, berriki egindako zenbait zati izan ezik; baoak, berriz, modernoagoak dira (ia guztiek dintela daukate).
Harresiak zirkuluerdiko sarbidea dauka. Dorrearen barruko aldea erabat berrituta dago.
Gaur egun Lacorzana zabaldi bat besterik ez da.