Itzuli orri osora

Gortazar jauregia

FITXA

Izena: Gortazar jauregia

Herria: Areatza

Helbidea: Gudarien plaza, 2

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Arratia

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Gortazar jauregia Areatzan dago. Eraikin handia da, oinplano angeluzuzena du gutxi gorabehera, eta leku bikainean dago, gune historikoaren mutur batean, lau aldeak libre dituela. Jatorrian eraikin bakartua zen, baina hirigunea handitzen eta eraikinez betetzen joan zenez, egun gorputz edo zati batzuk ditu alboetan atxikita.

Alde nagusiko beheko solairuan kalitate oneko kareharri landuz egina du horma; goiko solairuak, berriz, adreilu trinkoz eginak ditu. Alboetako eta atzeko aldean, adreilu mardulez betetako zurezko bilbea dauka, baina ezkerreko aldean soilik ikusten da hori, gainerakoak kareorez eta pintura gorrixkaz estalita daude eta.

Alde nagusiak bi solairu eta ganbara ditu. Beheko solairuan sarbide bat du, erditik pixka bat alboratua. Zirkuluerdiko arkua dauka, eta dobela handiak, oso ederrak. Hutsarte dinteldun bi ere baditu, eta bietako batean barlasai txiki bat ikusten da.

Lehen solairua kareorez estalita dago eta margotuta; bost bao ditu (erdikoak balkoiak dira). Ganbaran lau leiho irekitzen dira, besteak baino askoz txikiagoak.

Eraikinaren aurreko aldean, mural bat izan zenaren arrastoak daude (itxuraz, aurreko alde guztia hartzen zuen). Margolan horiek 1735 inguruan egin zituzten: arkitekturako gaiak ageri dira, eta fatxadaren beraren elementuak gehiago nabarmentzen dituzte. Horiei esker, herriko eraikinik ospetsuena eta aristokratikoena da.

Gortazar jauregia