Garatikoa jauregia
FITXA
Izena: Garatikoa jauregia
Herria: Garai
Helbidea: San Migel, 22
Auzotegi: San Migel
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Errenazentista, Manerista
Eraikintza Data: 1574
Alde nagusi horretan bi leiho ageri dira eta, horien erdian, arku eskartzano lau-laua duen ataripe handi bat. Eraikineko elementurik ikusgarriena lehen solairuak erdian duen multzoa da: bao dinteldun bi ditu pilastren artean, eta horien guztien gainean taulamendu bat, loreekin, eta erlaitz bat, hortzekin. Erlaitzaren gainean, berriz, honako idazki hau, letra klasikoz egina:
En el año de mil quinientos setenta y cuatro esta casa fue reedificada por Juan de Garay, Lope de Garay y Artiso, y yo señor de las dichas casas, los cuales fueron hijos descendientes por línea recta de varón de la casa de Urecha de Suso que es casa de infanzón y de notorios hidalgos. Por la parte femenina de las casas de Uncetamalea".
("Mila bostehun eta hirurogeita hamalaugarren urtean etxe hau berreraiki zuten Joan Garaik, Lope Garaik eta nik, etxe honetako jaunak, zeintzuek Uretxa Goikoa etxekoa baitute aita, handiki eta aitoren seme bikainen etxekoa. Eta Unzetamalea etxekoa ama").
Gauza bitxi bezala, alde nagusian ageri diren harrizko beso handiak nabarmendu behar dira.