Itzuli orri osora

Floreaga jauregia

FITXA

Izena: Floreaga jauregia

Herria: Azkoitia

Helbidea: Zuatzola, Z/G

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Mudejarra

Floreaga oinetxea aldapan eraikita dago, eta bi gorputz ditu: bata goialdeko gorputz anfeluzuzena da, zabala, lau isuriko estalkiarekin; bestea, behealdekoa, hori ere teilatuarekin. Hegoaldeko aldean jatorrizko eraikuntzaren aztarnak ikusten dira.

Beheko bizitzan harria da elementu oinarrizkoa; arku konopialeko bao edo irekidura bat du, eta arku zorrotzeko hutsarte biki bat, leiho haberik gabea. Azken horrek eraztun barneko gurutze bat du dintelean . Halaber, arkupe handi bat osatzen duten zirkuluerdiko lau arku ditu.

Beheko solairu horretatik gora, mudejar estiloan landutako adreilua da nagusi. Lehen eta bigarren solairuetan, arku galeriak elkarren gainean jarrita daude, eta karelak dituzte, erronbo gurutzatuekin apainduak. Alde nagusiko hormaren goialdean moldura bikoitz bat dago, oso landua; horrexek eusten dio teilatuari.

Beste hiru aldeetako hormetan, estilo musulmaneko moldura laukizuzenez apaindutako hutsarteak, arkuak eta saieterak ikusten dira. Guztiak, azken batean, Gipuzkoan nekez aurkituko ditugun elementu bitxi-bitxiak.

Floreaga jauregia