Anjuleria jauregia
FITXA
Izena: Anjuleria jauregia
Herria: Larrabetzu
Helbidea: Mikel Zarate, 1
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Txorierri
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Eraikintza Data: 1629
Autorea: Martin de Leguina
Alde nagusian, galeria dinteldunera sartzeko, kanpoko eskailera bat dago albo batean, eta lehenengo solairuko zutabeak ikus daitezke. Horren gainean, eraikinaren gorputz nagusia dago, eta margolanak ditu apaingarri (adreilu formako eta koloreko irudiak ditu). Irudi estilizatuak dituen friso bat ere badu, eta bertan 1777 data azaltzen da.
Atzeko aldean, lehenengo solairua manposteriaz egina da, eta sarrera-eskailera bat du hara iristeko; lehen solairu horretako sarbidea ez dago erdi-erdian, eta gainean Meabetarren armarria du. Atzeko alde horrek gorputz bat du atxikita albo batean: garaiera txikiagokoa da, eta lau isuriko estalkia du.
Eraikuntza honetan baserrietan ohikoak ziren elementuak eta arkitektura landuagoan erabiltzen ziren elementuak nahasten dira. Litekeena da XVIII. mendeko eraikina izatea, eta eraikitzeko orduan zaharragoak ziren zenbait elementu aprobetxatu izana. Badirudi baserriari fatxada dotore bat gehitu ziotela, margolanekin, harlanduarekin eta kanpoko eskailerarekin; eraikin honek jauregi baten kategoria hartzen du.