Zumeltzegi Dorrea
FITXA
Izena: Zumeltzegi Dorrea
Herria: Oñati
Helbidea: Larraña Auzoa,35
Auzotegi: Larraña
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XV, XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa
Dorre-egongela motako eraikina da Zumeltzegi dorrea. Era horretako dorreek solairu nagusirako sarbidea izaten dute, kanpoko eskailera edo zubi baten bitartez. Solairu nagusi hori egongela handi batek hartu ohi du eta, gehienetan, lehen solairuan egoten da; Zumeltzegi dorrean, ordea, bigarren solairuan dago, eta bikoitza da.
Oinplano karratua du, eta lau isuriko estalkia (garai batean almenaduna izan zuen). Beheko solairua eta beste hiru gehiago ditu; hormak harlanduzkoak dira, eta gaur egun zertxobait igeltsuztatua dago, baina ia estali gabe. Izkinetan eta oraindik gordetzen diren jatorrizko baoetan ere harlandua ageri da.
Beheko solairuari erantsi dizkioten elementuek eta argitzeko eta aireztatzeko jarritako baoek asko aldatu dituzte alde guztiak. Hori dela medio, dorre honek garai batean izan zuen oparotasun militarraren ezaugarri gutxi geratzen da egun.
Hegoaldean sarbidea nabarmentzen zen, dobeladuna eta arku zorrotzarekin, baina gaur egun erantsitako zati batek estaltzen du. Giltzarrian Gebaratarren armarria dago. Dorrearen neurriak, egitura bertikalak, saietera eta horma lodiak kontuan hartzen badira, garbi dago defentsarako eraikina zela, eta ez XVI. mendean landa inguruetan eraikitzen zituzten dorre itxurako erdi jauregien ildoko eraikina.