Itzuli orri osora

Zuhatzua

FITXA

Izena: Zuhatzua

Herria: Aramaio

Helbidea: Zabola

Auzotegi: Azkoaga

Eskualde: Gorbeialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVIII, XIX

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Arkitektura landuaren adierazgarri diren elementu asko ditu Zuazua baserriak, eta horrek egiten du berezi. Azkoagan dago, Zabola auzoan, eta inguru horretan ez dago gisa horretako beste baserririk. Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, eta beheko solairua eta lehenengoa ditu; estalkia, berriz, lau isurikoa da.

Alde nagusia modu simetrikoan antolatua du, eta hego-mendebaldera begira. Beheko solairuaren erdialdean arkupe bat du, bi arku beheraturekin; bi arku horiek pilare bat dute erdian, inpostekin, eta leiho bat albo bakoitzean. Arkupe horren barruko aldean dago sarbidea: dintelduna da, eta eskuineko aldean leiho bat eta beste hutsarte bat ditu, azken hori hormaz estalia.

Solairu nagusian zurezko bi balkoi ikusten dira, eta bi baotatik irits daiteke horietako bakoitzera. Erdi-erdian etxearen armarria ageri da.

Alboetako fatxadek ez dute aipatzeko moduko ezer, kalitate gutxikoak dira eta.

Baserriak kanpo aldean dituen zurezko lanak interesgarriak dira, bai balaustreetan ageri direnak, bai ateetako orrietan ageri direnak.

Zuhatzua