Itzuli orri osora

Zubiate Dorrea

FITXA

Izena: Zubiate Dorrea

Herria: Aiara

Helbidea: Satia,25

Auzotegi: LLanteno

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Dorre gotiko batek eta hari erantsitako jauregi klasizista batek osatzen dute multzo hau.

Dorrea manposteriaz egina dago, eta harlandua dauka izkinetan eta baoen markoetan. Jauregia eraiki zutenean dorreari aldaketa batzuk egin zizkioten, solairu kopuruan eta baoetan. Gaur egun bost solairu ditu, baina lehen hiru edo lau izango zituen.

Alde nagusiko beheko solairuan sarbide dinteldun handi bat du, eta haren albo bakoitzean zutabeak, idulki gainean jarriak. Sarbide horren gainean taulamendu lau bat ikusten da, zeinak lehen solairuko balkoiari eusten baitio. Hurrengo bi solairuetan, berriz, bi leiho dinteldun ageri dira bakoitzean. Bigarren solairuko bi leihoen artean armarri handi bat dago.

Gainerako aldeetan, antzinako bao batzuk ikusten dira, eta horien inguruan beste bao dinteldun batzuk ere badaude. Zenbait solairutan, gainera, saietera batzuk badira. Eskuineko aldean sarbide bat ere badago, zirkuluerdiko arkuarekin, eta horren gainean harburu txiki batzuk ikusten dira.

Jauregia dorrearen ezkerrean dago, hari erantsia. Oso hondatuta dago eta, gaur egun, eraikin klasizista xumea besterik ez dirudi, apaindura berezirik gabea.

Zubiate Dorrea