Zegamako Udaletxea
FITXA
Izena: Zegamako Udaletxea
Herria: Zegama
Helbidea: Jose Mayoiza Plaza,z/g
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Udaletxea
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Neoklasikoa
Eraikintza Data: 1815
Oinplano angeluzuzena du, eta lau isuriko estalkia. Fatxada nagusia hareharri landuz egina dago guztia. Bi solairuko eraikina da, eta zirkuluerdiko zortzi bao ardatz ditu bakoitzean. Beheko solairua arkuteria batek hartzen du; pilare karratuen gainean daude arkuak, eta arkupe bat eratzen dute. Arkupe horretan banku jarraitu bat dago, eta sarbide dinteldun bat.
Goiko solairua inposta lerro batek bereizten du. Zortzi baoetatik, erdikoak eta muturretakoak hormaren arrasean dauden balkoiak dira; horien tartean geratzen direnak, berriz, binaka jarrita daude eta balkoi jarraituetara ematen dute. Balkoi guztien burdin hesiek kiribilak dira eta lerro uhinduak dituzte (Zegamako beste etxe batzuetan ere maiz ikusten dira horrelakoak). Solairu horren erdi-erdian herriko armarria dago, marmolez egina, 1870eko datarekin. Goiko aldean, berriz, erlaitz zuzena dauka. Ezkerreko eta eskuineko fatxadetan balkoi bat ageri da hormaren arrasean.
80ko hamarkadan berritu zuten. Udaletxeko arkuteria bat dator San Martin elizaren portxearekin, eta, biek tipologia antzekoa izaki, multzo bat eratzen dute.