Itzuli orri osora

Zabiel Jauregia

FITXA

Izena: Zabiel Jauregia

Herria: Mutriku

Helbidea: Erdiko Kale,28

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Beste Izenak: Granadako Kondeen Jauregia

Eraikin bakartua da Zabiel jauregia, forma kubikoduna. Alboetan eta atzeko aldean kareorez estalitako manposteria dauka zati gehienetan; aurreko aldean, izkinetan, baoen markoetan eta alboetako fatxaden behealdean harlandua ageri da. Estalkia piramide formakoa du.

Aurreko aldean, solairuen arteko bereizketaren erakusgarri, inposta oso molduratuak ditu. Alde horretan erdiko ardatza nabarmentzen da: beheko solairuan, zutoinen artean, sarbide bat dago, dintel dobeladunarekin; lehen solairuan, balkoi bat du, hori ere zutoinen artean, eta gainean, goiko inpostaren parean, triangelu formako frontoi hautsia eta armarria ikus daitezke.

Erdiko ardatz horren bi alboetara geratzen dira gainerako baoak; beheko solairuan, idi begi bat dauka alde bakoitzean; lehen solairuan, leiho bat eta balkoi bat, eta gainean zirkuluerdi bat irudikatzen duen moldura bat. Bigarrenean ere lehen solairuko hutsarte sistema bera dauka, baina ez ordena berean: leihoak baino barrualderago dauzka balkoiak. Bigarren solairuaren gainean teilatu hegal handia dauka, harburuekin (ia erabat berrituta dago).

Garai bateko eraikinak zituen zenbait elementu ere gorde ditu Zabiel jauregiak; ezker alboko fatxadaren beheko aldean, adibidez, arku zorrotzeko sarbide bat dago, zazpi dobelarekin. Atzeko aldean, berriz, kalezulo batera daraman bidean, hareharri landuz eginiko matakan baten arrastoak ikusten dira.

Zabiel jauregia eskola izan zen garai batean. Gaur egun, zaharberritu ondoren, kultur etxe bihurtu dute.

Zabiel Jauregia