Zabala Jauregia
FITXA
Izena: Zabala Jauregia
Herria: Ordizia
Helbidea: Foruen Pasalekua,1
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Beheko solairuaz gainera, beste bi solairu eta ganbara ditu. Manposteriaz egina da, eta oso ongi igeltsuztatuta dago; fatxada nagusiaren erdiko aldean eta baoen markoetan harlandua du. Esan bezala, fatxada nagusia da eraikin honen gauzarik deigarriena, non lau bao ardatz simetriko ikusten diren erdiko aldearen alboetan. Alboko fatxadan ageri diren lau ardatzek osaera bera dute.
Alde nagusi horren beheko solairuan ate bat ageri da albo bakoitzean, eta balkoi irten txikiak gainerako solairuetan. Lehen solairuko balkoiek oso forja lan aipagarriak dituzte. Ganbaran zirkuluerdiko arkua duten leiho txikiak ikusten dira, harlanduz inguratu gabeak. Beheko solairuaren eta lehenengoaren artean platabanda bat du hormak, alderik alde.
Baina jauregi honen gauzarik interesgarriena, esan bezala, alde nagusiak erdian duen ardatza da: beheko solairuan, tatxetez apaindutako zurezko ate bat du; bi orriko atea da, harlanduz inguratua eta apaindura barrokoekin. Lehen solairuan balkoi jarraitu handi bat dauka, eta arku beheratu handiak dituen sarbide batek ematen du bertara. Sarbide horren gainean, Zabalatarren armarri barroko handia nabarmentzen da.
Teilatu hegala irten samarra da, eta nabarmentzeko modukoa da zer-nola landuta dagoen.