Zabala
FITXA
Izena: Zabala
Herria: Arrasate
Auzotegi: Bedoña
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Baserria
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Famili baserria da. Oinplano angeluzuzena du, eta lau isuriko estalkia, zurezkoa. Sotoa, bi solairu eta ganbara ditu. Horma guztiak manposteriaz eginda daude, eta hareharri landua du eskantzuetan. Alde nagusia ederra da, eta HMra begira dago. Beheko solairuan sarbide dinteldun bi ditu, harlanduz inguratuak. Sarbide nagusiko dintelak friso zizelkatu bat du, eta erdiko aldean gurutze bat, hori ere zizelkatua. Zurezko ate lodi batek ixten du hutsarte hori. Sarbide nagusi horretatik ezkaratzera sartzen da, zeinak ertz biribilduko harriak baititu zoruan. Bigarren sarbidea ere zurezko ate batek ixten du (burdineria ere badu). Bi sarbide horiez gain, bi leihatila ere badira beheko solairuan. Alde nagusi horretan, beheko solairua eta lehena bereizteko, harlanduzko platabanda bat ageri da, eta lehen solairuan bi balkoi eta hiru leiho ikusten dira. Ganbaran, teilatu hegal irtenaren azpian (apainduraz betetako harburuek eusten diote), leiho baten hutsartea soilik dauka.
IMra ematen duen aldearen erdian bizilekurako sarbide bat ageri da, zurezko ate batekin. Bizilekuko sukaldea lehen solairuan dago, eta egongela nagusia eta logelak ere solairu horretan daude. Solairuko zoru guztia zurezkoa da opaitzurrez landuta dago, eta iltze forjatuekin josita. Alde horrek harlanduz inguratutako hutsarte batzuk ditu, neurri askotakoak.
IEko aldeak sarbide dinteldun ireki bat du, eta sotora ematen du. Alde horri atxikita dago baserriari erantsi dioten zati bakarra, zurezko teilape bat.
HEko aldeak hiru solairu ditu. Sotoari dagokion zatiak manposteria berritua du, eta lau saietera eta hutsarte txiki ireki bat ikusten dira soto pare horretan. Beheko solairuaren, lehenaren eta bigarrenaren parean hormak bi zatitan banatzen dira. Zatirik handienak zurezko egitura dauka.
Beheko solairuaren erdia ukuiluek hartzen dute (zoruan berezko lurra du). Ukuilutik gora bi zutoin irteten dira, eta ganbarako estalkiraino iristen dira. Ganbara bikainaren estalkiari hamar zutoinek eusten diote: bi lehen solairutik irteten dira, eta gainerakoak lehen solairuko hormetatik.