Zabala Dorrea
FITXA
Izena: Zabala Dorrea
Herria: Elgoibar
Helbidea: Arriaga,z/g
Auzotegi: Arriaga Auzoa
Eskualde: Debabarrena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa
Eraikin hauetan ohi denez, lau aldeetako hormetan, antzinako hutsarteen ondoan, berriagoak ere ageri dira, aldian aldiko beharrei erantzuteko eginak, eta arte baliorik eta ordenarik gabeak. Ekialdera ematen duen fatxadako sarbidearen hutsarteak dira aipagarrienak. Arku zorotzak eta dobelaz hornituak dituzte. Leihoetan, berriz, hamar leiho biki ageri dira, arku zorrotzekin eta leiho-habe edo mainelekin; beste lau ere badira, arku zorrotzekoak.
Hegoaldeko horman, bigarren solairuaren parean, antzinako hutsarte bat itxita ikus daiteke, hori ere arku zorrotzekoa. Mendebaldeko horman, hor ere bigarren solairuaren parean, harlanduz eginiko gorputz angeluzuzen bat ageri da: saietera bat du, hiru modiloiren gainean jarria, eta gainerakoa guztiz hermetikoa eta itxia da.
Eraikin guztiaren inguruan, teilatuaren parean, harrizko modiloiak daude, tartekatu samarrak eta elkarrengandik distantzia berera guztiak. Gaur egun nekazari etxea baldin bada ere, oraindik erakusten ditu garai batean izan zenaren arrastoak.