Villa Jose
FITXA
Izena: Villa Jose
Herria: Gordexola
Helbidea: Sandamendi, 12
Auzotegi: Sandamendi
Eskualde: Enkarterriko Haranak
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Etxea
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Isuri biko estalkia du, eta teilatu gailurra alde nagusiarekiko paraleloa. Gorputz nagusi irtenak ere isuri biko estalkia du, eta ertzean gurpil edo lema formako apaindura bat dauka.
Alde nagusian beheko solairua eta beste bi gehiago daude, eta estalkian bertan zenbait sabai leiho ageri dira. Beheko solairuak solairuarte lanak egiten ditu, sarbide nagusia justu gainean baitu. Sarbide hori albo batera eramana dago, eta teilatutxo batek babesten du. Gainerako hutsarteak dinteldunak dira, handiak eta burdin urtuz eginiko karalekin , eta bost ardatzetan banatzen dira. Erdiko ardatza, gorputz nagusi irtenean egonik, besteak baino aurreratuago dago.
Zurez eta burdin urtuz eginiko apaindurak ugari dira. Horrez gain, harrizko balaustre bat dago alde nagusiaren aurrean, eta errepiderantz jarraitzen du. Gainera, finkara iristeko bidearen inguruan lorategiak daude.