Itzuli orri osora

Miramar errege jauregia

FITXA

Izena: Miramar errege jauregia

Herria: Donostia

Helbidea: Matia, Z/G

Auzotegi: Antiguo

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1893

Autorea: Selden Wornum, Jose Goikoa

Eraikin multzo bakartua da, muino baten gainean eraikia, Donostiako badia guztia hartzen duela. Jauregiak berak, Ikastegiak, Atezaintzak eta Zaindarien Egoitzak eta Printzearen Pabiloiak osatzen dute multzoa. Selden Wornum ingelesak egin zuen proiektua, eta Jose Goikoa arkitektoaren zuzendaritzapean jaso zuten eraikina.

Hormak hareharri landuzkoak dira beheko solairuan, eta baoen markoak eta inposta eta eskantzuak ere halakoak dira; gainerakoa, berriz, ageriko adreiluz egina dago. Behetik gorako banaketa hau du jauregiak: sotoa, beheko solairua, lehen solairua eta, teilatupean, ganbarak. Jauregiko sarrera nagusia eraikinaren alde estuetako batean dago. Sarrera nagusi horrek arku handi bat du, moldura ugarirekin eta zizelkatutako erliebeekin, eta atari handi batek babesten du, zeinak alde bakoitzean sarbide handi bat duen.

Aurreko aldean armarri bat du, Habsburgoren armekin eta MDCCCXCII datarekin. Aurreko alde horretan dorre oktogonal bat ere badu, puntan tximistorratz batekin. Ezkerreko eta eskuineko aldeek antzeko osaera dute: beheko solairuan, baoak ageri dira, ardatzak osatuz; lehen solairuan terraza handiak dituzte; eta ganbaran, leihoak ditu.

Beheko solairua aski ongi apaindua da, eta gela handiak eta egongelak ditu pasillo edo korridore handi baten bi alboetara. Solairu nagusia xumeagoa da, apaindura gutxiagokoa, eta bertan daude logelak. Horiez gain, ganbara -zerbitzarientzat- eta sotoa ditu eraikinak. Isuri biko estalkiak eratzen dituen frontoiei zurezko egitura baten itxura eman diete. Gisa horretan, estilo erregionalista hartu du.

Mirakontxa aldera ematen duen sarreraren aldamenean Ikastegia dago, 950 metro koadroko eraikina. Jauregiari lotuta dago, beheko solairuan duen galeria baten bidez. Elkarri atxikitako bi zati ditu, eta jauregiaren ezaugarriak errespetatzen ditu. Atezaintza eta Zaindarien Egoitza barrutiaren alde nagusian daude, Matia kalean, eta 200 metro koadroko eremua hartzen dute. Printzearen Pabiloia 1920koa da, eta 350 metro koadroko eremua hartzen du. Ikastegiaren eta Jauregiaren ekialdeko hormaren artean dago, eta solairu nagusian dagoen korridore batek lotzen ditu Printzearen Pabiloia eta Jauregia.

Parkearen eta lorategiaren proiektua Pierre Ducassek egin zuen, baina horiek egin baino lehen hil zen.

Miramar errege jauregia