Itzuli orri osora

Mendieta

FITXA

Izena: Mendieta

Herria: Jatabe

Helbidea: Etxebarri, Z/G

Auzotegi: Ergoien

Eskualde: Mungialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Baserria

Oinplano handiko baserria da, oso garaia. Fatxada du gauzarik nabarmenena, non zurez eta ageriko adreiluz eginiko bilbearen egitura ikus daitekeen. Zenbait lekutan, baoen neurria eta kokalekua aldatu egin dute.

Oinplanoa angeluzuzena du, eta hiru isuriko estalkia. Teilatu gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra du eta, behetik gorako banaketan, beheko solairua eta beste bi solairu gehiago ikusten dira. Beheko solairua manposteriaz egina da, eta gainerako zatietan zurezko bilbea dauka, adreilu trinkoz betea.

Ataripea erdian dago, eta harrizko zutoin eder batek bitan bereizten du. Solairu nagusiaren erdiko aldean zurezko balkoi bat dago.

Balkoi horren gainean, goiko solairuan, hiru baoko bi multzo ageri dira (berriki eginak), eta, alboetako ardatzetan triangelu formako haizebideak, bi bakoitzean.

Alboetako fatxadetan, bao dinteldun bat ageri da solairu guztietan; guztiek zurezko markoa dute, beheko solairukoek izan ezik, horiek harria baitute inguruan.

Baserria goitik behera berritu dute, eta eraikuntzako materialak lehengoratu eta agerian utzi dituzte. Horrez gain, alde guztietan baoak handitu egin dituzte, eta berri batzuk ireki ere bai.

Lorategi eder eta zaindua du inguruan, hesitua. Hesiak duen sarbidetik bide bat ateratzen da baserri sarreraraino.

Mendieta