Itzuli orri osora

Eusko Legebiltzarra

FITXA

Izena: Eusko Legebiltzarra

Herria: Gasteiz

Helbidea: Becerro De Bengoa,z/g

Auzotegi: XIX.eko Zabalunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XIX, XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Neoklasikoa, Historizista

Eraikintza Data: 1851, 1854

Autorea: Pantaleón Iradier

Eraikin hau Eusko Legebiltzarraren egoitza da gaur egun, baina hasieran Bigarren Hezkuntzako institutu izateko eraiki zuten. Becerro Bengoa kalean dago, orube handi batean. Eraikin bakartua da, monumentala eta, era berean, kanpoz itxura xumekoa.

Eraikinak patio edo etxarte bat zuen erdian, eta haren inguruan lau gorputz itxi, erlaitz irtenarekin. Gorputz bakoitzak bi solairutan zituen baoak etxartera begira (guztiak dinteldunak). Eraikina legebiltzar bihurtzeko lanak egin zituztenean, erdiko etxarte hori desagertu egin zen, eta haren lekuan Batzar Aretoa dago gaur egun.

Kanpotik begiratuta, eraikinak itxura harmoniatsua du lau aldeetan. Alde nagusia multzoan barneratuta dago, eta ez du hausten multzoaren oreka eta batasuna. Eraikinaren goiko solairuan eta behekoan ikusten diren bao guztiak dinteldunak dira. Goiko solairukoak dira deigarrienak, izan ere, elementu sinple batzuk dituzte gainean, zertxobait nabarmenduta. Eraikinaren muturrak desberdin antolatuta daude: pilastrak dituzte goiko aldean, eta bi eta hiru bao solairu bakoitzean (mutur batean bi eta bestean hiru).

Lerro zuzena eteten duten elementu bakarrak sarbideak dira; alboetako fatxadetan daude, erdi-erdian, eta zirkuluerdiko arkua dute.

Oro har, eraikin orekatua da: materialetan aberatsa da, eta eraikin publikoek izan ohi duten itxura duina dauka; XIX. mendean Bigarren Hezkuntzako institutuei ematen zitzaien izaera bereziaren erakusgarri da.

Legebiltzarraren egoitza han jartzea proposatu zutenean baziren hamar urte eraikina inork erabiltzen ez zuela, eta hainbat aldaketa eginak zituen barrualdean (kanpoaldean ere bai beste batzuk).

Eusko Legebiltzarra