Itzuli orri osora

Etxezarreta jauregia

FITXA

Izena: Etxezarreta jauregia

Herria: Durango

Helbidea: Sanagustinalde,16

Auzotegi: Sanagustinalde

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa, Rokokoa

Eraikintza Data: 1760

Oinplano karratuarekin eraikitako jauregia da. Lorategia du aurreko aldean, eta burdin hesi interesgarri bat inguruan, forja lan ederrekoa. Estalkia lau isurikoa da.

Alde nagusia da eraikin honen gauzarik aipagarriena. Beheko solairua eta bi solairu ditu alde nagusi horretan, eta estalkiaren azpian ganbara. Solairu guztien arteko bereizketa egiteko, inposta molduratuak ditu kanpoko aldean.

Sarbide nagusia beheko solairuan dago. Sarbide hori frontoi kurbadun batek inguratzen du, baina hori, egia esan, beheko solairua eta lehena bereizten dituen inposta lerroa da, sarbideko ateari egokitua.

Lehen eta bigarren solairuetan balkoiak daude, hormaren arrasean jarriak. Horien artean, bigarren solairuko erdialdean dagoen balkoi handia nabarmentzen da: forja lan interesgarria du eta erdiko bi baoek hara ematen dute. Bigarren solairu horretan zirkuluerdiko arkuak dituen galeria bat ikus daiteke, hegoaldera irekia.

Hirugarren solairuaren gainean ageri den inposta lerroa armarri handi barroko batek eteten du.

Ganbarak leiho soilak ditu. Multzo guztia ixteko, estalkiaren goiko aldean, lau pinakulu prismatiko ditu, izkinetako pilastren luzapen moduan.

Etxezarreta jauregia luxuzko bizitegi-arkitekturaren adibide bikaina da. Barrutik eta kanpotik oso ongi zaharberritu dute, eta, ondorioz, itxura bikaina dauka. Gaur egun, artxibo eta museo moduan erabiltzen dute.

Etxezarreta jauregia