Itzuli orri osora

Urretxuko Udaletxea

FITXA

Izena: Urretxuko Udaletxea

Herria: Urretxu

Helbidea: Iparragirre,20

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Udaletxea

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Beste Izenak: Ipiñarrieta Jauregia

Cristobal Ipiñarrietak egin zuen jauregi hau, Felipe III.a erregeren kontulari nagusi eta Ogasun kontseilariak, XVII. mendearen hasieran.

Eraikin lerrokatua da; fatxada soila eta apaindura gutxikoa du, harlanduz eta kareharri gorriz eta nabarrez egina. Marmolezko bi armarri nabarmentzen dira, familiarenak (1900ekoak), eta beste txikiago bat (segur aski jatorrizkoa izango da).

Hiru solairu ditu. Beheko solairuan ate nagusia oso xumea da, eta gainean honako idazki hau du: "En casa del que jura no faltará desventura" ("Biraoa etxean, zoritxarra atean"). Goiko bi solairuek burdin forjatuzko balkoiak dituzte, eta horien gainean hegal bikaina ageri da, zurezkoa, erronbo eta lore zizelkatuekin.

Barrutik erabat aldatu badute ere, aipagarriak dira Batzar Aretoan dauden zenbait margolan.

Urretxuko Udaletxea