Itzuli orri osora

Luiaondo eta Hurtado De Mendoza Dorrea

FITXA

Izena: Luiaondo eta Hurtado De Mendoza Dorrea

Herria: Gaubea

Helbidea: Saturnina Salazar,8

Auzotegi: Espejo

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Oinplano karratua du, eta herriaren hego-ekialdean dago, Omecillo ibaiaren eta hura gurutzatzen duen zubiaren ondoan.

Beheko solairua eta beste hiru solairu ditu, eta lau isuriko estalkia.

Alde nagusian dago sarbide nagusia. Zirkuluerdiko arkua du, dobelaz hornitua (harlandu onarekin egina dago dobela). Sarbide nagusi horren gainean balkoi-leiho bat dago erdi-erdian, harlanduz egina. Eraikin honek izaera militarra zuen hasieran, baina balkoi-leiho horrek arindu egiten du itxura hori. Hirugarren solairuan hutsarte angeluzuzen bat ageri da erdian eta, haren gainean, etxearen armarria.

Goiko solairuan beste leiho bat ikusten da (luzea da zabala baino gehiago); arku beheratua du leihoak, eta hiru dobelak hornitzen dute.

Dorrearen atzeko aldea errekara begira dago, eta handik zubia babesten zuten. Horren erakusgarri dira beheko solairuan dituen bi saieterak. Leiho angeluzuzen handi bat du lehen solairuan; bigarrenean leiho beheratu bat ageri da, eta hirugarrenean beste leiho bat.

Ezkerreko aldeko leihoak berrituta daude (beheko solairuko saieterak iraun du). Eskuineko aldean, berriz, eraikin bat ikusten da dorreari erantsia.

Dorre horretan apenas ikusten diren defentsarako elementuak: harrizko mentsulak ageri dira solairutik solairurako zenbait tartetan, eta hutsarte batzuk teilatu hegalean.

Luiaondo eta Hurtado De Mendoza Dorrea