Likoatorre
FITXA
Izena: Likoatorre
Herria: Ondarroa
Helbidea: Kaleandi, 57
Auzotegi: Horigunea
Eskualde: Lea-Artibai
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista
Beste Izenak: Torrebarria
Beheko solairua eta beste bost gehiago ditu. Ekialdeko fatxadan bi sarbide ditu, biak arku_zorrotzez hornituak; horietako bat beheko solairuan dago, eta bestea bigarren solairuan, Kalehandirekin lotuta.
Kale horretara ematen duen aldean Likonaren bi armarri daude, eta honako idazki hau: "LlKONA/DORREA/TORRE DE/LlKONA". Idazki hori eta armarrietako bat berriki eginak dira.
Fatxada horretan bertan balkoi kareldunak ditu, arku zorrotzeko bao biki bat eta zirkuluerdiko arkua duen beste bat, azken hori itsutua.
Gainerako aldeek ere bao banaketa bera dute, eta zenbait saietera ere ageri dira.
Likonako jauna egotzi egin zuten Lekeitiotik, Adan Iartza familiarekin izan zuen liskarraren ondorioz.