Itzuli orri osora

Lezama-Legizamon etxea

FITXA

Izena: Lezama-Legizamon etxea

Herria: Getxo

Helbidea: Algortako etorbidea, 17

Auzotegi: Algorta

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Etxea

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1926

Autorea: Manuel Maria Smith Ibarra

Lezama Legizamonen etxeak Euskal Herriko herri arkitekturako elementuak eta jauregien eta tradizio landuaren ezaugarri diren elementu eta xehetasunak biltzen ditu. Manuel Maria Smith arkitektoak egina da, Getxoko jauregi asko eta asko bezala, eta Smithek bere ibilbidearen azken aldian eginiko lanetan badu garrantzia etxe honek.

Lau angeluko oinplano du, estalkia isuri bikoa, asimetrikoa, eta teilatu gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra da. Erdisotoa, beheko solairua eta beste bi solairu gehiago ditu. Beheko solairuan, hiru arku_beheratuak osatzen duten arkuteria ireki bat ageri da. Arkuteria horren bi muturrak, bao biki bat eta horma konka bat, itsututa daude.

Alde nagusiaren erdian balkoi bat nabarmentzen da, forja lan ederrekoa. Eta goiko aldean, teilatuaren azpiko zatian, adreilu agerikoa eta zur itxurako bilbea du, eta triangelu formako pinoia ; horrek guztiak herri arkitekturarekin lotzen du etxe hau, eta, beraz, euskal tradizioko baserrien ezaugarriekin.

Lezama-Legizamon etxea