Oriente Plaza,3ko Jauregia
FITXA
Izena: Oriente Plaza,3ko Jauregia
Herria: Bilar
Helbidea: Oriente Plaza,3
Auzotegi: Bilar
Eskualde: Arabako Errioxa
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVIII, XIX
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa, Rokokoa
Eraikintza Data: 1767
Alde nagusian ertzak nabarmentzen dira, pilastra kurbadunen forma baitaukate. Beheko solairuan bi leiho ditu, burdin hesiz babestuak, eta horien erdian sarbidea, zirkuluerdiko arkuarekin. Giltzarrian, haur hegodun baten irudia ageri da. Sarbide hori pilastren gainean dago, eta pilastren goiko aldean mortxila edo borla handiak ikusten dira, zintzilik (aurrealde guztian ageri dira irudi horiek).
Lehen solairuan hiru balkoi daude, inguruan apaindurak dituztela. Alboetakoek lerro mota berdinak dituzte inguru guztian, eta erdikoek, berriz, lerro nahasiak. Balkoi horien idulkiek ere apaindura ugari dituzte, batik bat erdiko balkoiarenak (besteak baino zabalagoa da). Ezkerreko muturrean armarri handi bat ikusten da. Bigarren solairuak ere hiru balkoi ditu (lehenengo solairukoen berdinak dira). Gainean, taulamendu lau bat du, eta erlaitz molduratua eta harburu kiribilduak gorago. Teilatuak forma biribildua du angeluetan.
Ezkerreko eta eskuineko aldeetan (atzekoa ez da ikusten, hainbat zati baititu erantsiak), hutsarteak ez daude hain ongi antolatuta, eta egituraz ere, aurrekoak baino xumeagoak dira; batzuk, gainera, hormaz estalita daude. Eskuinaldeko sarbidea aipagarria da, etxea eraiki zuten urtea ikusten da-eta han: 1767.
Barruko aldea berrituta dago (XIX. mende bukaeran edo XX.aren hasieran egin zituzten lanak), baina badira iraun duten zenbait elementu: adibidez, ezkerreko aldeari itsatsitako eskailera bat, aipagarria benetan. Aldaketa gehien, ordea, goiko solairuan egin zituzten.
Baratzetik tunel bat irteten da, eta kalearen azpitik etxearen barrutiraino iristen da.