Omagoieaskoa
FITXA
Izena: Omagoieaskoa
Herria: Kortezubi
Auzotegi: Oma
Eskualde: Busturialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Baserria
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1846
Manposteriaz eginiko baserria da, eta harlandua du izkinetan eta baoen markoetan. Oso kolore joko interesgarria sortzen dute harlanduz eginiko platabandak , fatxadaren kareharri grisak eta lehen solairuko baoak inguratzen dituen marmol gorriak (Ereñokoa da).
Fatxada nagusiak beheko solairua, bi solairu gehiago eta ganbara ditu. Beheko solairuan arkupea dago, arku karpanel batekin eta marko molduratuarekin . Arku horrek bao dinteldun bat du albo bakoitzean. Arkupe horren gainean, lehen solairuaren erdian, zurezko balkoi jarraitu bat ikusten da, eta hiru baoren bitartez irits daiteke bertara. Solairu horren alboetan ere leihoak ageri dira, Ereñoko marmol gorriz inguratuak, baina behekoak baino txikiagoak dira. Baserriaren bigarren solairuak beste balkoi jarraitu bat du, baina bi sarbiderekin soilik. Solairu horretan ere leihoak daude alboetan, baina horiek kareharri grisarekin inguratuak. Balkoi horren gainean plaka bat dago, hori ere Ereñoko marmolez egina, eta honako idazki hau du:
POR JUAN DE ORMA GOIZAZCOA SE EDIFICO EN EL ANO 1846 (JUAN ORMA GOIZAKOAK ERAIKIA 1846. URTEAN)