Okendo jauregia
FITXA
Izena: Okendo jauregia
Herria: Arrasate
Helbidea: Maalako errebala,13
Auzotegi: Hirigunea
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Okendo oinetxea Maalako errebalean dago, herriko bazter batean, aldameneko etxeekin lerrokatuta. Aurreko alde osoa harlanduz eraikia dauka. Hutsarteak platabandarekin apainduak ditu, eta solairuen banaketa adierazteko ere platabandak ageri dira. Beheko aldean bi sarbide zabal ikus daitezke, moldurekin , eta bi leiho ere bai.
Lehen eta bigarren solairuek banaketa berdintsua dute: bi hutsarte, burdin forjatuzko balkoiekin, eta mutur bakoitzean leiho bat.
Eraikinaren goiko aldean moldura bat dago, eta moldura horren harburuak teilatu hegal zabala sortzen du. Lehen solairuaren parean eta bi balkoien artean, armarri zabal eta handi bat dago.