Itzuli orri osora

Neira Jauregia

FITXA

Izena: Neira Jauregia

Herria: Arraia-Maeztu

Helbidea: Elespara,3

Auzotegi: Apinaiz

Eskualde: Arabako Mendialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Bi eraikin ditu gaur egun Neira jauregiak: batetik, jauregia bera, eta, bestetik, eskuinaldean erantsi zioten eraikina (segur aski zerbitzarien etxea izango zen).

Jauregiaren hormak manposteriaz eginak daude, eta harlandua du angeluetan eta baoetan; ugari, gainera. Bi solairu ditu . Behekoan sarbidea dago, burdin hesiak dituzten bi leihoren artean. Lehen solairuan bi balkoi ikusten dira, eta zorua edo erlaitza harri molduratuz egina dute; lau mentsula handiren gainean daude, eta horiek ere harrizkoak dira. Balkoien artean jauregiaren armarria ageri da.

Eskuinean duen eraikina ere manposteriaz egina dago. Aurreko aldean bi leiho ditu, burdin hesiekin (nahiko hondatuta daude), eta lehen solairuan, mentsula txikien gainean, bi leiho ikusten dira, karel molduratuekin.

Gainerako aldeek ez dute aipatzeko moduko ezaugarririk.

Jauregiak pareta bat dauka aurrean, zenbait apaindurarekin, esaterako, bola batzuk oinen gainean jarriak.

Barruko aldean, harlauzak ditu ezkaratzean. Bi sarbide ere ikusten dira: bat dintelduna da, eta ukuilura ematen du, eta besteak arku eskartzanoa dauka, eta eskailerara iristen da handik.

Bengara auzoan den beste armarri batek ere jauregi honen ikurrak ditu.

Neira Jauregia