Negorta Dorrea
FITXA
Izena: Negorta Dorrea
Herria: Aiara
Helbidea: Zuhatza,59
Auzotegi: Zuhatza
Eskualde: Aiaraldea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista
Ekialdeko fatxada dago ongien zainduta guztietatik. Hantxe dago dorrera sartzeko sarbide nagusia, arku zorrotz handi batekin. Alde horretan, sarbidearen albo bakoitzean, leiho karratu bat ikusten da.
Dorre honek dituen gainerako hutsarteak saieterak dira. Mendebaldeko fatxadan dagoen atea da salbuespena. Lehen solairuaren parean geratzen da eta, irekiz gero, dorreak inguruan duen zulo edo erretena ikusten da azpian; oztopo hori gainditzeko, plataforma txiki bat dauka jarrita. Sarbide nagusitik ez ezik, ate horretatik ere sar zitekeen dorrera.
Hegoaldera ematen duen aldean, aipatu berri dugun ate horretara iristeko, eskailera bat zuen kanpoko aldean. Eskailera desagertu egin zen, baina hari eusten zioten elementuak oraindik ere ikusten dira horman. Eskaileraren arrastoez gain, zulo edo erretenarenak ere ikusten dira bai alde honetan, bai mendebaldean. Egitura honek guztiak duen gauzarik aipagarriena zurezko egitura gotortua da, zeina defentsarako erabiltzen baitzuten.