Muxika dorrea
FITXA
Izena: Muxika dorrea
Herria: Muxika
Helbidea: San Roman, 5
Auzotegi: San Roman
Eskualde: Busturialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista
Hiru solairu eta ganbara ditu. Beheko solairuan ez dago jatorrizko hutsarterik. Lehen solairuan, berriz, leiho biki bat bazen, arku eskartzanoarekin , baina gaur egun aldatuta dago. Bigarren solairuan leiho eskartzanoz eginiko galeria bat ikusten da. Leiho guztiek areto bera argitzen dute, egongela bat eta, bertara iristeko, lehen solairuaren eta bigarrenaren artean dagoen zirkuluerdiko ate bat igaro behar da.
Eraikinaren inguru guztian, harburu ilara bat ikusten da. Harburu horiek, ziurrenik, garai bateko teilatuari eusteko balio izango zuten. Harburu edo mentsula horien goiko aldean, ganbara haizeberritzeko hutsarteak daude.
Eraikinera iritsi aurretik patio edo etxarte bat dago eta, dirudienez, antzinako gotorlekuaren arrastoa da. Etxarte horren hormak 2,5 metro dira lodi, eta bertara sartzeko ojiba arku handi bat dauka.