Muntsaratz
FITXA
Izena: Muntsaratz
Herria: Abadiño
Helbidea: Muntsaratz, Z/G
Auzotegi: Muntsaratz
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista
Harlandua ia erabat nagusi da eraikinean, eta goiko aldean manposteriazko eta zurezko zati batzuk baditu. Lau solairuko dorrea da Muntsarazkoa. Beheko biak itxiak dira, trinkoak, eta horiek ematen diote izaera berezia eraikinari. Sarbidea eta leiho biki estu batzuk ageri dira bertan, arkitektura gotikoaren ohiko tipologiari jarraituz.
Hirugarren solairua, berriz, lotuago dago Berpizkunde garaiko bizitetxeen arkitekturari eta, hala, galeria garai batzuk ditu, zutoinen gainean jarriak. Azken solairuak berriagoaren itxura du eta, beharbada, goialdea moztu ondoren eraiki zuten. Gaur egun gorputz bereizi gisa ageri da, estalkiari eusten diola.
Bizkaian bada beste eraikin bat honen antzekoa, Oxirandokoa (Gordexolan dago). Bietan ageri da egitura gotortu bat, XVI. mendera arte indarrean egon zena, arkitektura landuaren ezaugarri nabarmenez hornitua.