Itzuli orri osora

Artzaenea

FITXA

Izena: Artzaenea

Herria: Zegama

Helbidea: Joan Telleria,8

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII, XIX

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa, Neoklasikoa

Oinplano irregularreko eraikina da. Hormak manposteriazkoak ditu, eta eskantzuetan, baoen markoetan eta alde nagusian harlandua ageri da. Hiru solairu eta ganbara ditu, eta teilatu irregularra.

Alde nagusiak bost bao ardatz ditu, dinteldunak guztiak. Sarbidea beheko solairuan dago, bi leihoren artean. Lehen solairuan bost balkoi ikusten dira, harrizko erlaitzarekin, zeina harburu molduratuen gainean baitago. Bigarren solairuan ere bost balkoi daude, moldura xumexeagoekin. Ganbaran bost leihotxo ageri dira.

Alde nagusiko erlaitzean friso obal bat du. Alboetako erlaitzetan, harburu kiribilduak ikus daitezke (angeluetakoak irtenagoak dira).

Alde nagusiko baoek inguruan duten zura jatorrizkoa da, eta guztietan aipagarriena ate orria da. Ezkaratzean harlauza ageri da zoruan, eta ganga txikiak ditu sabaian. Aurreko aldean, arku eskartzano batek eskailerari bide ematen dio, eta arkuaren bi aldeetara bi ate daude, triangelu formako frontoitxoekin. Barruko aldearen egungo itxura, dirudienez, XIX. mendean eginiko berritze lanen ondorioa da.

Artzaenea