Itzuli orri osora

Arteaga gaztelua

FITXA

Izena: Arteaga gaztelua

Herria: Gautegiz Arteaga

Helbidea: Gaztelubide, 7

Auzotegi: Zelaieta

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Gaztelua

Mendea: XV, XIX

hiribildua.Época: Aro Berria, Aro garaikidea

Eraikintza Data: 1856

Beste Izenak: Eugenia de Montijo enperatrizaren gaztelua

Autorea: Couvrechef-Aucelet

Arteagako dorre zaharra XV. mendearen amaieran berreraiki zuten, baina 1856ra arte ez zuen hartu egungo itxura. Urte horretan, Bizkaiko Batzar Nagusiek Frantziako Napoleon III.aren emazte Eugenia Maria de Montijo enperatrizari laga zioten eraikina, dorreko leinuaren ondorengoa baitzen. Orduan, antzinako dorrea berreraikitzen hasi ziren, Couvrechef Frantziako Gorteko arkitektoak egindako proiektuari jarraituz. Hura hildakoan, Ancelet-ek ordezkatu zuen.

Dorretzar neogotiko bat da, dorre gotortu izateko sortua. Frantziako arkitektura gotikoari jarraitzen dio, eta erromantizismoak duen estilo gotikoa berreskuratzeko ahalegina sumatzen zaio.

Neogotizismoa adierazten duten hainbat elementu ditu: ojiba arkuak , animaliak irudikatzen dituzten gargolak , bikoiztutako baoak eta arkitektura militar gotikoaren ezaugarriak (almenak...).

Oinplanoa antzinako dorrearen zimendu berberean oinarritzen da, eta laukizuzen bat eratzen du (17 m x 12 m). Angelu batean dorre bat du, eta horrexek eteten du lauki hori; dorre horren barnealdean gazteluaren eskailera dago.

Marmol gris eta gorrizko harlanduz egina dago; bere lau aldeetako bakoitzean, ojiba arku bi ateratzen dira, luze-luzeak, erlaitzeraino , eta, horien artean, mota bereko zortzi leiho ageri dira, bi solairu bakoitzean. Leiho nagusiak armarri bikain bat erakusten du.

Gazteluaren lau fatxadetako goiko alde osoak, eta dorretxoarenak, kanporantz irteten den zati bat daukate, almenaduna.

Sotoa eta lau solairu zituen. Beheko solairuan upategia, zerbitzu gelak eta zerbitzariek erabiltzeko areto bat zeuden, eta goikoetan, berriz, aretoak eta logelak. Marmolezko harmailadi zabal batek lehenengo solairurako sarrerara eramaten du, eta solairu horretan ezkaratz zabal bat dago, apaindura ugari eta aberatsekin. Bi egongela ere badaude solairu horretan, eta tximinia monumental bat bakoitzean. Marmol grisez eta haritzez eginak daude tximinia eder horiek, eta zokalo handiak dituzte, horiek ere haritzez eginak.

Enperadoreen logela bigarren solairuan zegoen, eta margotutako bi beirate eder dituen otoiztegi bat dago. Goiko solairuak goi mailako neskame-morroientzat ziren. Solairu guztiak lotzeko, berriz, dorretxoaren barruan dagoen eskailera eliptikoa zuten.

Lorategia Newmanek diseinatu zuen, etxe inperialeko lorezainak, eta gaur egun oso egoera kaxkarrean dago.

Arteaga gaztelua