Arte Ederretako Museoa
FITXA
Izena: Arte Ederretako Museoa
Herria: Gasteiz
Helbidea: Frai Frantzisko,8
Auzotegi: Mendizorrotza
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Museoa
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Beste Izenak: San Agustin Jauregia
Sotoa, beheko solairua eta beste bi solairu gehiago ditu. Eraikinaren goiko aldean balaustre garai bat du; pinakuluz apainduta dago balaustrea, eta estalkiaren inguru guztia hartzen du, eta are goratasun gehiago ematen dio eraikinari.
Eraikin nagusitik bi gorputz ateratzen dira: bata alde nagusian dago, eta bestea ezkerreko aldean. Alde nagusikoak arkuz osatutako atari bat du beheko solairuan, beiraz estalitako gorputz bat lehenengoan eta, azkenik, armarri bat, zutabeen artean jarria. Ezkerreko aldean ateratzen den gorputza karratua da, bao dinteldunak ditu zutabeen artean, eta harmailadi bikain bat, hiru zatitan banatua. Jauregi barruko eskailera handia ere nabarmentzekoa da.
San Agustin jauregi hau inguru horretako eraikinik nabarmenena da. Arkitektura historizista esan zaionaren adibide bikaina da, eta hainbat estilo eta eragin biltzen ditu bere baitan. 1941ean Arabako Foru Aldundiak eskuratu eta Arte Ederren museo gisa erabiltzeko egokitu zuen.