Armen etxea
FITXA
Izena: Armen etxea
Herria: Gordexola
Helbidea: El Pontón-Urarte Galtzada, 7
Auzotegi: Sandamendi
Eskualde: Enkarterriko Haranak
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista
Beste Izenak: Hurtado Ibargoenen etxea
Jauregiaren alde nagusia Herrerias ibaiaren aurrean dago, eskuineko ertzean. Beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu. Alde nagusi horretan argi ikusten dira mendeetan egin dituzten aldaketen arrastoak, bakoitzak bere garaiko gustu eta arkitektura joerei erantzuten diela.
Beheko solairuan sarbide nagusia dago, dintelduna , apur bat alboratua, eta horren gainean hiru armarriko multzo konplexu bat: erdian dagoenak kasko bat du goiko aldean, eta bi lehoi alboetan. Ibarguen, Belasko, Terreros, Sierra eta Aranda familien armarriak dira.
Alde nagusi horretan bertan bi bao txiki nabarmentzen dira gauza guztien gainetik, goi mailakoak dira eta. Alde nagusiaren goiko aldea oso aldatuta dago. Atzera eramana dago, 40 cm inguru, eta bere oinarritik bertatik irteten da kanpoko aldearen hezurdura osatzen duen armazoia (zurez, habez eta habexkaz egina). Goiko alde horretan hiru arku konopial ikusten dira.
Ganbarak hegal handi bat du alde nagusiaren inguru osoan, eta teilatu hegal irten-irtenak babesten du hori.
Jauregia manposteriaz egina da, eta hareharri landua du izkinetan eta baoen markoetan. Alboetako aldeetan, ganbararen parean eta atzeko aldeari atxikitako zatian, berriz, zurez eta adreilu mardulez eginiko bilbea ageri da.