Arbina, 1eko Etxea
FITXA
Izena: Arbina, 1eko Etxea
Herria: Zigoitia
Helbidea: Arbina,1
Auzotegi: Apodaka
Eskualde: Gorbeialdea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Baserria
Mendea: XVIII, XIX
hiribildua.Época: Aro Berria
Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, eta beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu. Isuri bikoa da estalkia, eta teilatu gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra da. Hormak, gehienbat, manposteriaz eginda daude, eta karea eta lasto-buztina ere baditu. Zenbait markotan harri bloke handiak ageri dira, nahiko zabar landuak.
Alde nagusia hegoaldera begira dago, eta hiru ardatz ditu. Bi sarbide ditu alboetan: ezkerrekoak zirkuluerdiko arkua du, hornitua (hori da etxerako sarbidea), eta eskuinekoa dintelduna da (ukuiluko atea da).
Solairu nagusian hiru leiho xume daude, eta eskuinean dagoenak soilik du harrizko markoa. Ganbararen eta gainerako solairuen bereizketa egiteko, adreiluz eginiko erlaitza dauka; buztin-lastoz betetako bilbea ageri da ganbaran eta, horren apaingarri, erlaitz horizontal bat, lehengoaren antzekoa. Bi bao ere ikusten dira, ganbara haizeberritzeko; bata karratua da, eta besteak zirkuluerdiko arkua du. Beste bat ere bazeukan, ezkerrean, baina gaur egun itsututa dago hori. Teilatu hegalean ageri diren habe buruak zizelkatu gabe daude.
Eskuineko aldean ogi labe xume bat dauka, interes berezirik gabea (ugari dira antzeko labeak inguru horretako arkitekturan). Ezkerreko aldean eraikin batzuk ditu, eta etxola da gauzarik deigarriena (etxeak lehen ez zeuzkan eraikin horiek).
Baserria nahiko hondatuta dago.