Itzuli orri osora

Arangurentorrea

FITXA

Izena: Arangurentorrea

Herria: Orozko

Helbidea: Aranguren, 11

Auzotegi: Aranguren

Eskualde: Orozko-Urduña

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Arangurengo dorreak baditu zenbait elementu arkitektura militarraren baitakoak, baina bizitzeko leku eroso samarra izateko itxura du. Genero horretako dorreen artean, Bizkaian dagoen adibiderik onenetakoa eta ederrenetakoa da. Badu, gainera, balio berezia ematen dion elementu bat: goiko aldean oholez eginiko itxitura bat ageri da, eta badirudi, garai batean, herri arkitekturan oso erabilia eta oso landua izan zela baliabide hori.

Arangurengo dorrea Arnauri errekaren ibarrean dago, herrigunea eta Gorbeialdeko zenbait auzo lotzen dituen errepidearen ondoan. Landako etxe bat da, bizileku gisa erabilia eta kalitate handikoa; gainera, defentsarako zenbait baliabide ere baditu.

Manposteriazko horma duten bi solairu ditu, eta beste solairu bat gorago, hegalduna, zeinak alde nagusia zurezko eta adreiluzko bilbez egina duen, eta gainerakoak oholez itxiak.

Alde nagusiak beheko solairua, solairu nagusia eta ganbara ditu. Beheko solairuan arku zorrotzeko sarbide polit bat dago, giltzarrian soka formako apaindurak eta armarri eskematiko bat dituela. Alboan beste sarbide bat du, solairu nagusira joateko. Solairu nagusi horretan era askotako leihoak daude, baina bat gailentzen zaie beste guztiei: arku konopiala duen leiho bat. Leiho horrek ere beheko solairuko sarbideak dituen bezalako apaindurak ditu, soka formakoak, eta bola formako moldurak dituen barlasai baten gainean bermatuta dago.

Gainerako aldeetan, bao gehienak dinteldunak dira. Esan bezala, goiko aldean, solairu hegaldun bat du, zurezko eta adreiluzko bilbez egina. Zati hori, barruko egitura guztia bezala, XVII. mendean eginiko berritze lanen ondorio da.

Arangurentorrea