Aprikano,11ko Etxea
FITXA
Izena: Aprikano,11ko Etxea
Herria: Kuartango
Helbidea: Aprikano,11
Auzotegi: Aprikano
Eskualde: Añana
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Etxea
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Errenazentista
Alde nagusia ekialdera begira dago. Beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu. Hiru isuriko estalkia du, eta gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra da.
Beheko solairua harlanduxkaz egina du; goiko aldean, berriz, adreiluz eta zurez eginiko bilbea dauka. Lehen solairutik gorakoa zurezko mentsulen gainean bermatuta dago, eta beheko solairua baino aurrerago eramana. Alde nagusi horren goiko aldean teilatu hegal irtena ikusten da, bost beso handiren gainean jarria.
Sarbidea beheko solairuaren erdian dago: zirkuluerdiko arkua du, eta hemeretzi dobela. Sarbide horren gain-gainean, solairu nagusian, armarri handi bat ikusten da; dorre bat, bi otso eta bi galdara ageri dira armarrian (Egiluztarren armak dira).