Antzia dorrea
FITXA
Izena: Antzia dorrea
Herria: Markina-Xemein
Helbidea: Guenkale, 7
Auzotegi: Hirugunea
Eskualde: Lea-Artibai
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro berria
Estiloa: Gotikoa
Beheko solairuan bi sarbide daude: batak arku_karpanela dauka, eta besteak zirkuluerdikoa ; azken hori dobeladuna da -dobela luzatuak ditu-, eta kalitate oneko harlanduz egina da.
Lehen solairuan lau leiho_zorrotz ikusten dira, bakoitza bere leiho habearekin; leiho horietako bik apaindurak dituzte. Solairuaren mutur batean, besteak baino beheraxeago, beste bao bat dago, dintelduna .
Bigarren solairuak hutsarte nagusi bat du erdian, eskartzanoa eta, horren inguruan, bi bao eskartzano ageri dira, bikiak; horiek guztiek mentsula gainean jarritako balkoi batera ematen dute. Balkoi modernoa da, baina eraikinaren ezaugarriei jarraituz egina, eta, hori dela eta, bat dator dorrearen estetikarekin. Bigarren solairuaren goiko aldean beste mentsula lerro bat dago, eta gainean ganbara, non lau hutsarte ikusten diren, guztiak dinteldunak.
Alde nagusiak harlanduz eginiko horma sendoa du, ganbararen parera arte. Atzeko aldea manposteriaz egina da, nahiz eta ertzak eta baoen eta saieteren markoak harlanduzkoak diren. Alboetako fatxadak ere manposteriazkoak dira, baina gaur egun kareorez estalita daude.