Itzuli orri osora

Altzola Dorrea

FITXA

Izena: Altzola Dorrea

Herria: Elgoibar

Helbidea: Nafarroa Plaza,3

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XVI, XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Eraikintza Data: 1651

Beste Izenak: Olaso Dorrea

Altzolako Muga Etxe zaharra balio handiko eraikina da dituen ezaugarri formalengatik, eta, horrez gainera, interes historiko handia du jatorriz zuen egitekoagatik, hau da, Debatik igotzen ziren gabarrentzako muga etxe zaharra zen eta, horregatik, garrantzi handia zuen eskualdeko burdinoletan ekoizten zen burdina merkaturatzeko, besteak beste.

Eraikin bakartua da, kubikoa edo. Manposteriazko hormak ditu, eta harlandua du izkinetan, baoen markoetan eta molduretan. Hiru solairu ditu, eta piramide formako teilatua.

Sarrera XVI. mendeko zirkuluerdiko arku bat da, eta ez dago erdi-erdian, alde batera pixka bat eramana baizik. Sarreraren bi alboetara bi sarbide daude, dinteldunak; ez dira jatorrizkoak, XVII. mendean eraikina berritu zutenean egindakoak baizik (lan haiek eman zioten dorreari gaur egun duen itxura). Lehen solairuan ageri diren hutsarteak balkoi dinteldunak dira, eta markoetan moldura lauak dituzte. Bigarren solairuan, erdi-erdiko hutsartea soilik da balkoi irtena; alboetako biak hormaren arrasean daude. Bigarren solairu horren angeluetan garitoi zilindriko handiak daude, eta are handiagoa eta nabarmenagoa da aurreko aldeko eskuin angelua, armarri ikusgarria baitu han. Altzolatarren antzinako armarrian otso bat ageri da, burdinaz hesitua. Geroago galeoi bat erantsi zioten, haize oihalak zabalduta, olatu handien gainean, Ascensio Alzola kapitainak eginiko balentrien oroigarri. Haize oihaletako batean 1604ko data ageri da.

Gainerako aldeek, gutxiago edo gehiago aldatuta daudela, bao dinteldunak dituzte, atzeko aldeko batzuek izan ezik; zirkuluerdiko hiru bao biki daude atzealde horretan, jatorrizko eraikinarenak, XVI. mendekoak, eta bere hartan baliatu zituzten ondoren ere. Erlaitza xakeztatua du, eta teilatu hegala gainean.

Eraikinak bere egitekoa aldatu egin zuen, eta Muga Etxe izatetik, hotel izatera pasatu zen joan den mendean (Albizua hotela). Gero berriz ere egokitu egin zuten, eta kultur etxe moduan erabiltzen dute gaur egun.

Altzola Dorrea