Akeuri dorrea
FITXA
Izena: Akeuri dorrea
Herria: Zeanuri
Helbidea: Akeuri, 30
Auzotegi: Asterria
Eskualde: Arratia
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Dorretxea
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista
Aurreko aldean, beheko solairuan, arku zorrotzeko sarbide bat du, albo batera eramana. Beste bi sarbide ere baditu, geroztik eginak, interesik gabeak. Bizilekua lehen solairuan dago, eta ojiba_arkua duen sarbide baten arrastoa ikusten da solairu horretan; arku zorrotz samarra duen bao biki bat ere badago.
Ganbaran, harburu ilara bi ikusten dira, eta horiek eusten zioten teilatu hegalari; zenbait zatitan, mentsula txikiak ere ageri dira.
Alboetako fatxadetan bao zorrotzak ikusten dira, eta harburu batzuk ere bai etxea inguratuz. Gainera, saieterak ere ageri dira jauregiko zenbait aldetan.