Itzuli orri osora

Agirre jauregia

FITXA

Izena: Agirre jauregia

Herria: Deba

Helbidea: Astillero, 12

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Agirre jauregia Debako lekurik onenean dago, ibaiaren eta Donostiatik Bilbora doan errepidearen ondoan. Beheko solairua eta beste hiru gehiago ditu, eta inguruan lorategiak, auto aparkalekuak eta abar.

Eraikin bakartua da, "L" formako oinplanoa du, eta harlanduz eta igeltsuztatutako manposteriaz egina dago. Alde nagusiak beheko solairua eta bi gehiago ditu, eta malda-maldan geratzen da. Sartzeko ate handi bat dauka, erdi-erdian jarria, eta bi alboetan leihoak ditu burdinsarearekin. Ate handi horren gainean beste sarbide bat dago, eta estalitako pasabide batetik heltzen da sarbide horretaraino. Pasabide horrek lehenengo solairua eta baratzea elkartzen zituen eta, gaur egun, errepide gainean dagoen hormigoizko zubi bati lotuta dago. Alde nagusi horretan, aipatzekoak dira balkoi kareldun bat, leiho batzuk -asko, burdinsarearekin- eta armarri barroko bat. Zurezko hegala eta erlaitza ditu goiko aldean, oso ondo landuak.

Atzeko aldean, kristal eta zurezko egutera bat dago, zirkuluerdiko bost arkuk osatua. Alboko fatxada batean, zurean eginiko galeria eder bat dauka; lehen, kolorezko kristalak ixten zion aurreko aldea, baina gaur egun ez dago kristalik. Barruan altzari asko ditu, kalitate handikoak; ezkaratz handia dauka, antzinako altzariekin, liburutegi handi bat, Carrarako marmolez eginiko kebidea duen jangela, aulkiak, mahai bereziak eta billar areto bat (dagozkion altzariekin). Lanparak, zizelkatutako zurezko kutxak, irudiak eta brontzezko inkrustazioak dituzten ontzitegiak ere ikus daitezke. Egongela handi gorri bat, kasetoidura artistikoa duen sabaiarekin; sofak; besaulkiak; haritzezko aulkiak (zizelkatuak, gorriz tapizatuak); ispiluak; argimutilak...

Agirre jauregia