Itzuli orri osora

Abridio Jauregia

FITXA

Izena: Abridio Jauregia

Herria: Elgeta

Helbidea: Gudarien Bidea,16

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Errenazentista

Bergarako Ubera auzotik Elgetako erdigunera iritsi aurretik dago Abridio etxea, gorabehera handiak dituen lur sail batean.

Oinplano karratua du, eta lau aldeek ez dute altuera berdina, malda dela eta; estalkia, berriz, lau isurikoa du. Alde nagusia nabarmentzen da, harlanduz egina eta, bertan, Berpizkunde estiloko ataria. Sarbidea dintelduna da, eta bi pilastra pare ditu alboetan, korintotar kapitelez molduratuak. Pilastra horiek dintel bati eusten diote, eta bertan armarri bat ageri da, landare elementuz apaindua eta bi medailoirekin; medailoietan Jesus eta Mariaren anagrama bat eta 1564ko data agertzen dira, eta Abridio izena ere bai.

Alboetako horma bat erabat igeltsuztatuta dago, eta baoak modu irregularrean banatuta daude. Zirkuluerdiko arkua duen atea nabarmentzen da: harlanduzko dobelak eta janbak ditu. Gainerakoa, nahiko hondatuta dago.

Abridio Jauregia