Molorrika

Hosto handi gingildunak dituen landarea, korintoar kapiteletan, baita molduretan ere, apaingarri gisa erabiltzen dena.

Matxoi

Zutik dagoen horma edo zera indartzeko jartzen den euskarria.

Manposteria

Harri landu gabeak kareorez, hondarrez eta zementuz nahastu eta igeltseroak egindako lana.

Markesina

Babeslekua, gehienetan kristalezkoa edo metalezkoa, ate, harmaila edo nasa baten gainetik korritzen duena euri eta haize denean babesteko.

Matakan

Gorputz irten bat da, murruen, dorreen edo ate gotortuen goiko aldean jartzen zutena. Aurreko aldea eta alboak babestuak izaten ditu.

Medailoi

Hormako apaingarri forma biribil edo obalatua duena, gehienetan moldura batez inguratua, eta barruko aldean irudi margotuak edo erliebeak dauzkana.

Mentsula

Hormaren plano bertikaletik kanpora atereaz beste zerbaiten pisuari eusteko balio duen elementu oro. Gehienetan erlaitz, balkoi eta antzekoei eusteko erabiltzen da.

Metopa

Friso doriarrean, bi trigliforen arteko espazioa. Sarri erliebez-eta apainduta ageri da.

Modiloi

Harrizko, burdinazko edo zurezko elementu irtena, erlaitz bati edo arku baten abiaburuari eusteko balio izaten duena.

Moldura

Ornamentuzko elementu jarraitua, nabarmena, azalera bat apaintzeko nahiz bi elementuren arteko lotura egiteko erabiltzen dena, azalera horren gainean efektu argilunak sortuz. Horren profilari bagagozkio, forma eta era askotarikoak izan daitezke.

Mainel

Bao bat edo hutsune bat bi zati edo gehiagotan zatitzen duen elementu zuta.