Lonbardiar arku
Banda zut horman irteten direnak, goren puntuan arku itsu multzo batez bateratuta daudenak; eliza erromanikoetako burualdean ezarri ohi ziren eskuarki.
Labe ganga
Esfera laurdena deskribatzen duena, gehienetan absidea estaltzen duen Esfera laurdeneko ganga.
Lokailu
Oro har, nerbioa. Gurutzadura gangan, katea, arku konkorduna.
Leihoburu
Leihoaren goiko aldean, janben gainean bermatuta ezartzen den osagai horizontala.
Linterna
Dorre txiki baoduna, eliza, katedral eta beste hainbat eraikinetan barrura argia sartzeko kupularen gainean ageri dena. Eliza erromaniko eta gotiko gehienetan transeptuaren gainean ezarri ohi zen.