Danbor

Murru zilindrikoa edo poligonala kupularen oinarri izateko ezarri ohi dena.

Doriar ordena

Arkitektura ordena grekoen artean zaharrena eta xumeena. Harroinik ez izatea da horren ezaugarri nagusia.

Dobela

Ziri baten eitea duen harri landua ondoan dituen beste batzuekin erradialki jarrita, arku edo ganga baten bira eratzen dutenak.

Dintel

Zurezko, harrizko edo metalezko elementu horizontala bi euskarri, oin zuzen edo janbetan bermatzen dena, eta honela bao bat antolatzen edo eratzen duena.