Itzuli orri osora

Artomañako Dorrea

FITXA

Izena: Artomañako Dorrea

Herria: Amurrio

Helbidea: Artomaña,24

Auzotegi: Artomaña

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XVI, XIX

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Artomaña Aiaratarren jabego izan zen, eta gaur egun Araban dauden dorreetatik, ongien iraun duenetakoa da. Artomañako dorrea Urduñako ibarrean dago, Barrerilla mendiaren oinean. Mendi hori Zuiatik eta Kuartangotik, Urkabustaizen barrena, Urduñara doan bidean dago eta, beraz, Arabako historian leku estrategikoa izan da.

Eraikin erdibakartua da, eta Artomañako hegoaldean dago. Oinplano karratua dauka, eta hormak manposteriaz eginak ditu; izkinetan eta hutsarteetan harlandua ageri da. Hiru solairu ditu eta, ikusten diren hutsarte gehienak geroztik eginak badira ere, jatorrizko batzuk ere baditu.

Alde nagusian zirkuluerdiko sarbide handi samarra du beheko solairuan, eta eskuineko eta atzeko aldeetan saieterak. Alde nagusiko lehen solairuan balkoi bat dago, zirkuluerdiko sarbidearekin, eta leiho txiki bat. Bi bao horien gainean harburu lerro bi ikusten dira. Eskuin eta ezker aldeetan zenbait saietera daude lehen solairuan. Bigarren solairuan, berriz, hormaz estalitako leiho bat ikusten da alde nagusian. Gainerako aldeetan, ordea, leihoak daude bigarren solairu horretan; batzuk bikiak dira, eta guztiak ere nahiko hondatuta daude. Saieterak ere ageri dira.

Badirudi dorrera zubi batetik sartzen zela, eta zubi hori dorrearen aurrean zegoen nekazari etxean hasten zela.

Artomañako Dorrea