Itzuli orri osora

Casa Del Cordñn Jauregia

FITXA

Izena: Casa Del Cordñn Jauregia

Herria: Gasteiz

Helbidea: Aiztogile,24

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XIII, XIV, XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Estiloa: Gotikoa

Eraikin multzo bat da jauregia: Erdi Aroko dorre gotikoa du batetik, XIII. edo XIV. mendean eraikia, eta, bestetik, dorrearen inguruan, XV. mende bukaeran eraikitako jauregia bera. Aiztogile kalean dago eta, erabat berrituta badago ere, alde nagusian baditu antzinako hainbat elementu, interes handikoak.

Beheko solairua da guztietan aipagarriena, horixe baita antzinako etxearen arrasto bakarra (garai hartako harlandua ikusten da). Bi sarbide handi ditu, arku zorrotzekoak, eta horien tarteetan beste hiru ageri dira; txikiagoak dira hiru horiek, eta arku eskartzanoa dute. Eskuinean dagoen sarbide handia oso interesgarria da, frantziskotarren lokarria duela inguruan (hain zuzen, horrexek ematen dio izena etxeari).

Arku zorrotzeko bi sarbide nagusien tartean, errege armarria ikusten da, eta Sanchez de Bilbaotarren marka, haiek lagunduta eraiki baitzuten etxea. Esan dugunez, beheko solairua da zatirik interesgarriena. Erdi Aroko dorreak hartzen zuen eremu bera hartzen du solairu horrek. Dorre hura bizileku gotortua izan zen, eta harlanduz eta manposteriaz egin zuten. Inguruan babes erretena dauka, eta horregatik, pentsatu izan da antzinako harresiaren zati izango zela dorrea. Solairu hori guztia egongela izan zen garai batean, jauregiko egongelarik garrantzitsuena, eta izar ganga bat dauka goian.

Ganga bera ez ezik, giltzarriek dituzten apaindurak ere nabarmentzeko modukoak dira (garai hartan ohiko ziren irudiak ikusten dira); egia esan, egongelak dituen apaindura guztiak dira balio handikoak.

Beheko solairuaren gainean beste hiru ageri dira, manposteriaz eta adreiluz eginak, eta oso modu erregularrean antolatuta daude. Solairu horiek guztiz berrituta daude, eta artearen ikuspegitik interesik gabeak dira.

Gaur egun goiko solairuetan bizilekuak daude, eta beheko solairuari eta solairuarteari, batik bat, kultur erabilera eman zaie.

Casa Del Cordñn Jauregia