Montoya Jauregia
FITXA
Izena: Montoya Jauregia
Herria: Armiñon
Helbidea: La Fuente,10
Auzotegi: Armiñon
Eskualde: Añana
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Jauregia
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Eraikintza Data: 1670
Aurreko aldea harlanduz egina du -alde nagusia da-, eta gainerako aldeetan material bat baino gehiago ageri da: manposteria, adreiluz betetako bilbea... Alde nagusi horretako beheko solairua, esan bezala, arkupe bat da; zirkuluerdiko arkuak ditu, pilareen gainean jarriak, eta arku horien artean bi leiho daude. Hiru arkutan barrena sar daiteke jauregira.
Lehen solairuan bost balkoi ditu, eta bigarren eta hirugarren balkoien artean, ezkerretik hasita, armarri bat dago. Eskuineko muturrean ere armarri berdina du jauregiak. Bigarren solairuan ere bost balkoi ikusten dira, lehen solairukoen berdinak; bigarren solairu horretan, baina, bi leiho ageri dira hiru balkoiren artean. Teilatu hegala harburu zizelkatuen gainean dago; zizel lan sinpleak dira, ez, ordea, ,jauregiak dituen gainerako elementuak.
Jauregiaren atzeko aldean egutera bat dago, arku eskartzanoekin.