Itzuli orri osora

Deustuko unibertsitatea

FITXA

Izena: Deustuko unibertsitatea

Herria: Bilbo

Helbidea: Unibertsitateen etorbidea, 24

Auzotegi: Deustuibarra

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Unibertsitatea

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1883

Autorea: Marques de cubas, Jose Maria Basterra

Unibertsitatearen jatorrizko eraikina lorategiz inguratutako lur eremu batean dago, Deustuko erriberan, Ibaizabal ibaiak eta Artxanda mendiak mugatzen duten inguruan. Leku lasai eta bakartuan dago, baina, aldi berean, hiritik gertu. Eraiki zuten garaian Bizkaiko eraikinik handiena zen, Derioko Seminarioaren ondotik. Francisco Cubas arkitekto madrildarrari eskatu zizkioten planoak, baina ez zituen egin eraikin osoarenak; J. Maria Basterra arkitekto bilbotarrak ere parte hartu zuen lan horretan, nahiz eta, eraikina hainbestetan handitu ondoren, haren jatorrizko lanetatik bat ere ez den geratzen ia. Francisco Cubas arkitektoak izen ona zuen, eta horregatik jo zuten harengana; horrez gain, Jesulagunen ordenarentzat lan egina zen Madrilen, eta Butroeko gazteluan ere aritua zen.

Unibertsitateko campusera eraikin nagusitik abiatzen da, Linternatik. Ikastegiak izandako bilakaeraren ondorioz, instalazio berriak egin behar izan zituzten: Unibertsitate Komertziala eta Mendeurreneko eraikina eta, horien osagarri, konponketak egiteko lantegiak eta kirol guneak (futbol zelaia besterik ez dago egun).

Linterna eraikitzeko lanak 1883an hasi zituzten. Oinplanoa arintzeko, bi ditu, berdin-berdinak, eta horien inguruan antolatzen dira gainerako gelak. Eskaileretatik igo, eta honako hauek aurki daitezke: kapera gotikoa eta antzinako biblioteka (gaur egun Gradu aretoa da). Eskailerak, beraz, bi tenplutara eramaten du; erlijiosora, ibilbidearen amaieran, eta jakintzarenera (biblioteka).

Eraikinaren aurreko aldea hiru gorputz irtenek egituratzen dute. Erdikoan sarrera nagusia eta antzinako biblioteka daude. Eta bi alboetara kapera publikoa (desagertua dago) eta paraninfoa ditu. Horiek adierazten zituzten unibertsitateak zituen bi funtzioak: erlijio funtzioa eta irakaskuntza funtzioa.

Fatxada nagusi handiak finkatzen du multzo guztiaren irudia, eta hirian duen lekua ere hark ematen dio. Horma batek eta aurrera ateratako hiru gorputzek osatzen dute. Erdikoa besteak baino zabalagoa eta pixka bat garaiagoa da, eta horren bi alboetan daude beste bi gorputzak.

Eraikin eklektikoa da, baina, aldi berean, harmoniatsua, orekatua; izan ere, lehen begiratuan, eraikin guztiz simetrikoa dela dirudi, ezberdintasunik gabea. Oro har, arau klasizistekin egina da, eraikin zibiletan gertatu ohi den bezala; eliza publikoa egiteko, aldiz, elementu erromanikoak erabili zituzten.

Deustuko unibertsitatea